Eski-asegurua

Eskia zure pasioa bada, zuregana eta zure bizi-estilora egokitzen den eskiko bidaia-asegurua dugu. Zauden lekuan zaudela, babestu egingo zaitugu, kirol hori ahalik eta lasaitasun handienaz egin dezazun.

 

  • Aseguru honekin estaldura hauek izango dituzu:

    Asistentzia: Eskiatzen ari zarela istripuren bat izanez gero laguntza emango dizugu, eta mediku-, farmazia- eta kirurgia-gastuak ordainduko dizkizugu, errekuperatzeko. • Zure eskiak ere babestuta egongo dira eski-istripu batengatik hausten badira. • Erabili ez dituzun zerbitzuen dirua itzuliko dizugu: Istripua dela-eta forfait, eskien alokairua edo erreserbatutako klaseak erabili ezin badituzu, kalte-ordaina emango diegu, kostu guztia gal ez dezaten.

Gainera, aseguru honekin, zure familia osoa poliza bakar batean babestu ahal izango duzu, bi modalitate hauekin:

persona esquiando

Banakoa

Hau da zure modalitatea bakarrik edo bikotean bazoaz

Familiarra

Familian bazoaz, 3-7 pertsona babestu ahal izango dituzu produktu bakar batean

ERABILI GABEKO FORFAITAREN ITZULKETA

Istripu bat izan duzulako ezin baduzu eskiatu...

Eskiatzen ari zaren bitartean aberriratzea edo leku-aldaketa eragiten duten lesioak izaten badituzu edo uste baino lehen itzuli beharrean bazaude, jadanik erabiliko ez duzun forfaitaren zenbatekoaren zati proportzionala itzuliko dizugu.

1750

AXA agente zure esanetara, zure beharrei erantzuteko

Gure AXA agenteek soluzioak zehatzak eta bizkorrak aurkitzen gidatuko zaituzte.

Jarri harremanetan agente batekin
Dokumentu hauek oso lagungarriak izan daitezke

Zalantzak argitzeko gaude

Estalita zaude pistatik kanpo?

Ez, eskia estazioak gaitutako eremuetan egiten bada bakarrik babesten du.

Edozein eski-estazio sartzen da?

Bai, modalitate puntuala nahiz sasoikoa aukeratu, Europako edozein estaziotan eskiatzea estaltzen du.

Zer estaltzen du eskiak apurtzeak?

Berme honen bidez, Aseguratuaren finkatzeak edo eskiak haustea estaltzen da, eski-pisten esparruaren barruan.

Zer estaltzen du materialaren alokairuak?

Eskiak, snow-oholak edo finkatzeak ustekabean hausten badira, eski-pare bat edo snow-ohol bat alokatzeko gastuak ordainduko dira, gehienez ere 8 eguneko epean.

Zer estaltzen du eskolak galtzeak?

Eskia egiten ari dela Asegurudunak aberriratzea edo lekuz aldatzea eragiten dioten lesioak baditu, edo aldez aurretik itzultzen bada, eski-eskolen zenbatekoaren zati proportzionala itzuliko zaio, jada erabiliko ez dituen egunengatik, gehienez 180 €-ra arte.

Zer estaltzen du erabili gabeko forfaitaren itzulketak?

Eskia egiten ari dela Asegurudunak aberriratzea edo lekuz aldatzea eragiten dioten lesioak baditu, edo aldez aurretik itzultzen bada, forfaitaren zenbatekoaren zati proportzionala itzuliko zaio, erabiliko ez dituen egunengatik, gehienez 180 €-ra arte.

Eskatu informazio gehiago

Utzi zure datuak eta AXAko gure Eski Aseguruari buruzko informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu.
Mesedez, sartu baliozko izen bat
Mesedez, adierazi lehenengo abizena
Mesedez, sartu baliozko NAN zenbaki bat
Mesedez, sartu baliozko telefono-zenbaki bat
Mesedez, sartu baliozko helbide elektroniko bat
Mesedez, sartu baliozko posta kode bat
Mesedez, sartu baliozko ordutegi bat
Mesedez, sartu zure oharrak behar bezala

Laguntza behar duzu?

AXAn zur esanetara gaude beti, eta gurekin harremanetan jartzeko bide desberdinak eskaintzen dizkizugu.

DEI IEZAGUZU