Sartzen diren estaldurak

  • Derrigorrez harpidetu behar den erantzukizun zibilaz gain, honako hauek estaltzen ditugu:


    • Ezbehar bakoitzeko 50 milioi eurora arteko borondatez harpidetzen den erantzukizun zibila.


    • Aseguratuari honako arrazoi hauengatik eska dakiokeen erantzukizun zibila:


        Etxeko butano-botila bat garraiatzea
        Portuetako eta aireportuetako eremuetan zirkulatzea.

  • Aseguratuaren defentsa penala estaltzen du, ibilgailuaren gidari gisa, eta aseguratuak baimendutako edozein gidari gisa, izandako zirkulazio-istripuetan, haren aurka faltengatik edo delituengatik jarraitutako prozedura penaletan.

  • Gidari gisa, ahalik eta hoberen sendatzeko osasun-gastuak estaltzen ditugu itunpeko zentroetan. Horrez gain, lehen protesiaren edo betaurrekoen erosketa sartzen da.


    Nahi izanez gero, 30.000 €-ra arte handitzeko aukera dago, heriotza edo baliaezintasun kasuetan 

  • Errepideko asistentzia estaltzen du, Aseguratuaren ohiko bizitokiaren 50 km-ko inguruan. Istripuren bat eta/edo matxuraren bat izanez gero, zulatzeak, gurpiletako aire falta eta erregai falta barne.