Calcula tu seguro online en menos de 5 minutos
Selecciona uno de nuestros seguros y calcula tu precio sin compromiso
¿Has solicitado algún presupuesto anteriormente?
RECUPERAR PRESUPUESTOSi lo prefieres, llámanos
Podrás calcular tu seguro de forma personalizada a través de un agente. Teléfono exclusivo para contratar.
Dirígete a tu oficina más cercana
Localiza tu oficina AXA más cercana. Tienes 2500 a tu disposición

GLOSATEGIA
Biziarteko Errenta
Biziarteko errenta aseguratuari, bere bizitzan zehar, zenbateko finkoa, aldian-aldian, kobratzea bermatuko dion aseguru bat da. Normalean hilero kobratzen da. Helburu nagusia aseguratua hil arte diru-sarrera egonkorrak eta etengabeak ziurtatzea da, segurtasun ekonomikoa epe luzera emanez.
Nola funtzionatzen du?:
- Aseguratuak aseguru-konpainiari hasierako kapital bat emango dio (prima bakarra) edo, zenbait kasutan, hainbat ekarpen egingo ditu. Horren ordainean, aseguratu-konpainiak, aldian-aldian, errenta bat emateko konpromisoa hartuko du gain (hilero, hiruhilero edo urtero), bere bizitza osoan zehar.
- Aldian aldiko errentaren zenbatekoa emandako kapitalaren, adinaren eta hitzartutako baldintzen araberakoa izango da. Aseguru-konpainiak kapital hori errentagarritasuna sortzeko inbertitzen da, eta horrek errenten zenbatekoan eragin dezake.
- Errentak bizitza osoa iraungo du, hau da, aseguratua hil arte mantenduko da, eta era horretan biziarteko diru-sarrerak bermatuko dira.
- Zenbait produktutan, adostu daiteke, aseguratua hil ondoren, onuradunek kapital bat jasotzea edo errenta aldi zehatz batez kobratzen jarraitzea.
Zein onura dakartza biziarteko errentak?:
- Aurrez ikus daitezkeen diru-sarrera egonkorrak ematen ditu aseguratuaren bizitza osoan zehar. Horrek bereziki erabilgarria da erretirorako.
- Abantaila fiskalak eskaintzen ditu, jasotako errentaren zati batengatik bakarrik zergak ordaintzen direlako eta, zenbait kasutan, 65 urtetik gorakoentzat salbuespenak daude.
Zein mota existitzen dira?:
Erreskate-aukeraren arabera:
- Biziarteko errenta itzulezina edo emandako kapitalekoa: Ez du ekarritako kapitala berrezkuratzeko aukerarik ematen, ez bizitzan zehar, ez hil ondoren; horren ordainean, errenta altuagoa eskainiko du.
- Biziarteko errenta itzulgarria edo erreserbatutako kapitalekoa: Kapitala berreskuratzeko edo onuradunek aseguratua hil ondoren zati bat jasotzeko aukera ematen du.
- Biziarteko errenta mistoa: Aurreko bien ezaugarriak konbinatzen ditu, onuradunei nolabaiteko erreskatea eta ordainketa partziala eskainiz.
Onuradunen arabera:
- Biziarteko errenta soila: Errenta aseguratuari bakarrik ordainduko zaio eta hil ondoren amaituko da.
- Biziarteko errenta itzulgarria: Aseguratua hil ondoren, errenta onuradun bati pasako zaio (adibidez, ezkontidea) aldi batez edo hura hil arte.
- Biziarteko errenta onuradunentzako kapital batekin: Aseguratua hil ondoren, onuradunek aurretik adostutako kapital bat jasoko dute.
Iturriak:
Zerga Agentzia
Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusia

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, utzi zure datuak eta informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu
Eskatu informazioaMaterial hauek informazio izaera baino ez dute, eta beren helburua da irakurleei laguntzea finantza arloko kontzeptuak eta finantza-kudeaketa hobeto ezagutzen. Material hauek ez dira inbertsio arloko aholkularitza, eta ez dira salerosketarako eskaintza edo gonbidapena. Edukia idazteko garaian fidagarritzat jotako informazio-iturritan oinarritzen da. Aurkezten den informazioa aurretiko abisurik gabe alda daiteke. AXA-k ez du aurkeztutako informazioaren egiazkotasun, egokitasun edo osotasunari dagokionez inolako bermerik, eta ez du adierazpen esplizitu edo inpliziturik egiten.












