su

Zer da Lleva la cuenta?

Noizbait sentitu zara zapuztuta finantza-kontzepturen bat ulertzen ez duzulako? Aurrezten edo inbertitzen saiatu zara, baina ezinezkoa izan zaizu? AXA-ren Lleva la cuenta bidez, ikasi zure finantzen gaineko kontrola argitasun eta konfiantzaz hartzen. Oinarrizko kontzeptuetatik estrategia aurreratuetara, zure mailara egokitutako edukia aurkituko duzu. Bat egin gurekin eta izan ahalduntze finantzarioaren mugimenduko kide! Zure autonomiak, konfiantzak eta ongizateak elkarrekin aldea egitera garamatza.

Ongietorri Lleva la cuenta mundu zirraragarrira; AXA-k finantzen ulermenaren eta zure baliabideen kontrolera daraman bidea argitzeko sortutako web-orrialde hezitzailea. Prest zaude zure diruarekin erlazionatzeko duzun modua aldatuko duen deskubrimendu-bidaian murgiltzeko?

Gure asmoa argia eta sendoa da: zure finantzen gainean kontrola hartzeko baliagarri zaizkizun funtsezko tresnen inguruan hezi eta kontzientziaraztea. Finantzen munduan hasiberria izan zein zure trebetasunak perfekzionatu nahi dituen aditua izan, Lleva la cuenta webguneak badu zerbait zuri eskaintzeko.

Gure ikuspegia anitza eta irisgarria da. Oinarrizkoen diren kontzeptuak zein estrategia aurreratuenak barne hartzen dituzten pieza hezigarrien bidez, finantza arloko terminologiarekin, inbertsio-printzipioekin eta etorkizun sendo baterako plangintzarekin zu eroso sentiarazteko gaude hemen. Nola egiten dugu? Gure piezak hainbat formatutara egokituz, esate baterako, bideo hezitzaileak, infografiak, webinarrak edota artikuluak; ikaskuntza arina eta interaktiboa izango dela ziurtatuz.

Zure erabaki finantzarioak hartzen lagunduko zaitugu

Finantza arloko erabaki informatu eta arduratsuak hartzeko zu ahaldunduta sentitzea nahi dugu. Etorkizunari konfiantzaz eta segurtasunez heltzea nahi dugu. Finantza-autonomiarako bidaian zure bidelagun izan nahi dugu. Eta onena, Lleva la cuenta doakoa da erabat; izan ere, finantza arloko heziketa eskubidea dela usten dugu, ez pribilegioa.

Zergatik jarraitu beharko zenuke hurbiletik Lleva la cuenta?

Zure finantza-autonomia garrantzitsua delako. Pentsa zer den erabakiak ezagutzaz eta segurtasunez hartu ahal izatea, finantza arloko zalantzek zuri gain hartu gabe.

Izan ere, Lleva la cuenta norbanakotik haragokoa izatea da asmoa, eta gizartearen ongizate orokorrari ekarpen esanguratsua egitea. Gure ustez, finantza arloko heziketak ez ditu soilik bizitza indibidualak eraldatzen, izan ere, ekonomikoki egonkorragoak eta erresistenteagoak diren komunitateak eraikitzea dakar.

Orduan, prest zaude finantza arloa menderatzeko bidaia zirraragarri honetan murgiltzeko? Jarraitu Lleva la cuenta eta ikusi nola ezagutzak eta konfiantzak etorkizun finantzario dirdiratsuago baterako ateak ireki ditzaketen

chica con ordenador

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, utzi zure datuak eta informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu

Eskatu informazioa