Aukerako estaldurak

  • Zuk edo zure senideren batek aseguratutako etxebizitzan istripua izaten badu, guregan hartuko ditugu osasun gastuak eta indemnizazioa heriotzagatik edo baliaezintasun iraunkorragatik

  • Telefono bidezko zerga arloko, lan zuzenbideko defentsa zein maizterraren aurreko erreklamazioetarako aholkularitza eskainiko dizugu. Gainera, zure idatziak eta kontratuak berrikusiko ditugu (bahia, lan arloa, etab.)

  • Ordenagailu pertsonaletan zein ekipamendu periferikoetan izandako kalteak estaliko ditugu, betiere, etxebizitza barnean

  • Administratiboaren edo epailearen aginduz zure etxebizitza bizitzeko desegokia bada, antzeko etxebizitza batean behin-behinekoz alojamendua izateko gastuak eta altzariak eta objektu pertsonalak aldi baterako lekualdatzeko gastuak estalita geratuko dira 

  • Gozatu zure eraikuntzako zein altzarietako materialetako edo bitxietako kalteetan estaldura izateak dakarren lasaitasunarekin, edozer istripuren ondorioz suntsitzen direnean.

  • Linea zuriko etxetresnen matxura mekaniko, elektriko edo elektronikoa estaltzen dugu, besteak beste, arropa-garbigailuarena, ontzi-garbigailuarena edo hozkailuarena. Xehetasunak beha ditzakezu baldintza orokorretan

  • Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. 

  • Etxebizitzan eta aseguratutako ondasunetan beroaren bat-bateko ekintzak edo suarekin kontaktu zuzena izateagatik eragindako kalteak estaliko ditugu, sutea gertatu ez arren.

  • Zure polizak estalitako zure lursaileko zuhaitz eta zuhaixketan kalterik izanez gero, estalita izango dituzu garbiketa, saneamendu zein espezie bereko beste ale batzuekin aldatzearen ondoriozko gastuak.

  • Estalitako ezbehar baten ondorioz gehiegizko ur kontsumoa gertatzen bada, gastuekin arduratuko gara

  • Euriak eragindako kalteak estaliko ditugu, eroritako uraren intentsitatea gorabehera

  • Zure konfiantzazko konpontzailea aukeratu ahal izango duzu kalte elektrikoen ondoriozko matxurak konpontzeko

  • Zure etxeko langileek izan ditzaketen kalteen erantzukizun zibila zein haiekin lotutako legezko gatazkak barne hartzen ditu