PP_FULL_BANNER_INFLACION

Finantza arloko glosarioa

Inflazioa

Inflazioa da ekonomia batean denbora-tarte jakin batean ondasunen eta zerbitzuen prezioen igoera orokor eta jarraitua. Inflazioak gora egin ahala, monetaren erosahalmenak behera egiten du; hau da, diru kopuru berarekin ondasun eta zerbitzu gutxiago eros daitezke. 

Inflazioa egunerokotasuneko hainbat alderditan aurki dezakegu. Adibidez, supermerkatura joatean, litekeena da nabaritzea elikagaien eta beste produktu batzuen prezioek gora egiten dutela pixkanaka denborarekin. Gainera, ondasun iraunkorrek prezioetan, esate baterako, etxetresna, auto eta etxebizitzen prezioetan, ere eragina izan dezake inflazioak

Inbertsioen testuinguruan, inflazioak eragin adierazgarria izan dezake. Zure inbertsioen etekinek ez badute gainditzen inflazioaren tasa, zure erosahalmena jaitsi egingo da denborarekin. Horrenbestez, garrantzitsua da inflazioa aintzat hartzea inbertsioarekin lotutako erabakiak hartzea eta inflazio-tasatik gorako etekinak eman ditzaketen aktiboak bilatzea. 

Halaber, inflazioak eragina izan dezake aurrezteko zure erabakietan. Zure dirua inflazioa gainditzeko bezain altua den interes-tasa eskaintzen ez duen aurrezki-kontu batean gordetzen baduzu, zure aurrezkien egiazko balioa murriztu egingo da denborarekin. Ildo horretatik, garrantzitsua da zure funtsak babestu eta inflazioa gaindituko duten etekinak emateko aukera emango dizuten aurrezteko eta inbertitzeko aukerak bilatzea. 

Hainbat neurri erabiltzen dira inflazioa, kalkulatu eta neurtzeko, esate baterako, Kontsumoko Prezioen Indizea (KPI) eta Ekoizlearen Prezioen Indizea (EPI). Indize horiek lagungarri dira ekonomialarientzat, ekonomia batean inflazioa zer mailetan dagoen ebaluatu eta monitorizatzeko. 

Garrantzitsua da neurri egokiak hartzea, inflazioaren ondorio negatiboen aurrean babestuta egon zaitezen. Ohiko estrategia bat da historikoki inflazioaren tasa gainditu duten aktiboetan inbertitzea, esate baterako, akzioak, inflazioari lotutako bonoak eta ondasun higiezinak. Halaber, zure inbertsioak dibertsifikatu eta aktibo mota ezberdinen arteko oreka manten dezakezu arriskua murrizteko. 

Laburbilduz, inflazioa gure finantza pertsonaletan eragina izan dezakeen fenomeno ekonomikoa da. Funtsezkoa da bere inpaktua ulertu eta gure burua babesteko neurriak hartzea. Informatuta mantendu eta finantza arloko erabaki adimentsuak hartzean, inflazioaren erronkei aurre egin eta etorkizun finantzario sendoa ziurtatu ahal izango dugu.  

Gogoan izan, profesionalen aholkularitza bilatzeak eta baldintza ekonomikoen gainean eguneratuta mantentzeak, informatutako erabakiak hartu eta, horrenbestez, zure finantza-estrategia egokitzen lagun zaitzakete.  

chica con ordenador

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, utzi zure datuak eta informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu

Eskatu informazioa