Institut Guttmann Institut Guttmann irabazi-asmorik gabeko erakunde bat da eta bere helburu nagusia honako gaitz hauek duten gaixoen errehabilitazio osoa sustatzea, bultzatzea eta lortzea da: lesio medularra, hartutako kalte zerebrala edo jatorri neurologikoko bestelako minusbaliotasuna. Horretaz gain, bestelako helburuak ditu ere, besteak beste: neurozientzia esparru honetan ikertzearen eta irakastearen alde egitea, eta gaixo horiek erabateko gizarteratzea lortzeko egokienak diren laguntzak eta zerbitzuak eskaintzea; eta aldi berean euren eskubideak erabat aitortzearen eta aukera berdinak eraginkortasunez izatearen alde egitea.

2008. urtean, AXA Fundazioak eta Guttmann Institutuak Jarduera Protokolo bat sinatu zuten. Haren helburua da maila nazionaleko eta nazioarteko AXA Aseguruen ezbeharretako zauritu handiak Guttmann Institutura deribatzeko lanak sustatzea, bizkortzea eta horren alde egitea, osoko tratamendua edo tratamendu zehatz bat emateko helburuarekin, beste zentroetan, lagundutako lesionatuen tratamenduan espezializatuta dauden programetan, eta baita konpainiaren langileek esparru honetako prestakuntzan parte hartzea ere.

Espainia osoko AXA Bezeroak erakunde horretara deribatu dira, eta helarazi diguten balorazioa beti bikaina izan da.

Ezagutu gehiago Institut Guttmann Institutuari buruz